INTERACTUEM da Fundació Pau i Solidaritat del PV Fundazioak Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, prestakuntza-zikloetako eta helduen prestakuntzako zentroetarako egin duen hezkuntza-proposamena. Programa horren helburua hezkuntza formalaren baitan bizi dugun mundu desorekatuari eta desberdintasun horiek aldaraziko dituzten ekintzak lantzeko moduari buruzko hausnarketa bultzatzea da.
Programak hainbat baliabide didaktiko biltzen ditu. Horien bidez, irakasleek garapenerako hezkuntza txertatzeko aukera izango dute curriculumean, betiere, ikasleen artean herritartasun orokor solidarioa bultzatuz.
Fundació Pau i Solidaritat PV fundazioak egindako proiektuetatik eta materialetatik abiatuta, hainbat proposamen didaktiko eskaintzen ditugu. Horrela, irakasleek ikasgelan hainbat kontzeptu landu ahal izango dituzte: desberdintasuna, globalizazioa, laneko eskubideak, kontsumo arduratsua… gainera, ikasleari egungo egoeraren aurrean azterketa kritikoa eta eraldatzailea egiteko gaitasuna emango zaio.
Interactuem webgunea da proposamen honen tresna nagusietako bat; izan ere:
Aurrekariak: Programa aurreko kanpainen arrakastatik (Mou-te en drets i Una Altra infància en aquest món), eta parte hartu duten irakasleek adierazitako beharretatik abiatzen da. 1999an abiatutako garapenerako hezkuntzako lana bildu eta hedatzen da.
Material horiek modu librean kopiatu eta bana daitezke, betiere, egiletza onartuz gero eta helburu komertzialetarako ez baldin badira erabiltzen.