Proiektua

Garapenerako Hezkuntza eskolan (Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan), eta helduentzako eskolan txertatzeko prestakuntza eta baliabideak eskaintzea.

Gure ustez, Garapenerako Hezkuntza iparra-hegoa desberdintasunak sortu eta mantentzen dituzten kausak ezagutzeko eta aztertzeko prozesua da. Bestalde, desberdintasun horrek bizi garen mundu orokor honetan sortzen dituen ondorioak ezagutzeko aukera ematen du, eta horrela, gaitasun kritikoaren bidez, mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa ahalbidetuko genuke.