Paz y Solidaridad Euskadi-Bakea eta Elkartasuna eta Elkartasuna CCOO sindikatuari lotutako fundazioa gara, 1992an sortua, V. Kongresuaren ondotik.Fundazioak gizarte eta ekonomia eraldatzeko borrokan jarduten du, giza garapen jasangarri baterako ereduaren bila, gizarte bidezkoago eta berdintzaileagoa eraikitzeko asmoz. Horretarako, oinarrizko herri mugimenduen antolaketa indartzen laguntzen dugu, baita hegoaldeko erakunde sindikalen garapen prozesuetan ere. Hausnarketa kritikoa bultzatzen dugu gure gizarte eta lan ingurunean, gizarte zibilak konpromisoa har dezan, zalantzatan jarri eta neurriak har ditzan globalizazio neoliberalaren ereduaren aurrean.